Piraguismoa

RAMOS, Javier

Herminio ezizenez ezaguna den "Santiagotarrak" taldeko piraguista. Ur bizietako Espainiako txapelduna izan da slalom modalitatean. Sari hau 1983ko ekainean lortu zuen Seu d'Urgelleko Valira ibaian. Ur bizietako munduko txapelketan ere parte hartu zuen, Espainiako selekzioko kide gisa. Bere klubak antolatutako "Etxalarko Nazioarteko Slalom"-ean parte hartu zuenean kalifikazio altua kendu zion gaixotasun bat zuen.

1984an hil zen, Donostian.

Luis Mari Zulaika (2007)