XVIII. mendeko gipuzkoarra, Hondarribian 1741ean jaioa. Bere jaioterriko erregidore izan zen 1778an eta alkate 1775, 1780, 1781, 1789, 1791 eta 1794an. Gipuzkoako ahaldun nagusia, hirugarren alderdikoa, 1776ko uztaileko Getariako Batzarretatik. 1789ko abuztuan Donostiako Batzarretan berrautatua izan zen.
