Politikariak eta Kargu publikoak

Ramery, Agustín de

XVIII. mendeko gipuzkoar nortasuna, Donostian 1705ean jaioa. Jaioterriko errejidorea izan zen 1739an, eta alkatea 1741ean. Gipuzkoako ahaldun nagusia, Donostian txandan, 1750eko uztaileko Mutrikuko Batzarretatik. 1758ko uztaileko Getariako Batzarretan berrautatua. Foru-milizietako kapitaina (1761).