Futbola

QUINTELA ZUBIZARRETA, Jesús María

1940ko abenduaren 22an Azkoitian (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Anaitasunan eta Indautxun jokatu ostean, Athleticekin sinatu zuen kontratua 61 / 62 denboraldian. 1961eko irailaren 24an egin zuen debuta Lehen Mailan, Bartzelona-Athletic partidan (4-2). Bi denboralditan Ligako 12 partida jokatu zituen guztira, eta 6 gol sartu zituen.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)