Gipuzkoar zinemagile garaikidea.
"Videolan" bideo eta film laburren ekoiztetxearen bazkide sortzailea, dokumental etnografikoan espezializatua, Azoka, Tiburón, Hilo de Seda eta En las Cruzadas film laburren egilea da, besteak beste. Huescako Etnologia Zinemaren II. Lehiaketa Nazionalean (1985) Antzar Eguna filmarekin lehen saria irabazi zuen, eta 1989ko edizioan ere lehen saria lortu zuen El Valle de la Sal erreportajearekin, Gesaltza Añanari buruz.
