Pintoreak

Quincoces Gil, Alejandro

Pintorea. Bilbon jaioa 1951n.

Goiz ekin zion bere ibilbide artistikoari, nahiz eta formalki beranduago hasi. Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Hiri-paisaien pintorea da eta egunerokotasunetik hartzen ditu bere gaiak.

Maiz egin ditu erakusketak, kolektiboak nahiz bakarkakoak. Bere bakarkako lehen erakusketa 1979koa da, Bilboko Guadiaro Galerian. Ordutik bakarka jarri ditu bere lanak ikusgai ia urtero Donostian, Gasteizen, Logroñon, Santanderren, Kordoban edota Madrilen. Nazioarteko erakusketak ere egin ditu Italia, Estatu Batuak edo Frantzian. Honatx bere bakarkako azken erakusketak:

  1. 2007 Forni Galeria, Bolonia (Italia).
  2. 2007 Alfama Galeria, Madril.
  3. 2007 Forni Galeria, Milán. (Italia).
  4. 2008 Puchol Galeria, Valentzia.
  5. 2008 Ariel Sibony Galeria, Paris (Frantzia).
  6. 2009 Van Dyck Galeria, Gijón.
  7. 2009 Juan Manuel Lumbreras Galeria, Bilbo.
  8. 2009 Santiago Casar Galeria, Santander.
  9. 2009 Michael Dunev Galeria, Torroella de Montgrí.
  10. 2009 Nolde Espazioa, Navacerrada.
  11. 2009 Haurie Galeria, Sevilla.
  12. 2010 O.K. Harris Galeria, New York (E.E.U.U).
  13. 2010 Alfama Galeria, Madril.
  14. 2010 Puchol Galeria, Valentzia.
  15. 2011 Bárbara Frigerio Galeria, Milán (Italia).
  16. 2011 Parés Aretoa, Bartzelona.
  17. 2011 Arctutus Gallery, Paris (Frantzia).

Hainbat sari nazional nahiz nazioarteko eskuratu ditu, esate baterako, Ohorezko Domina Pinturako IV. BMW Sarian (1989), edo "Lorenzo el Magnífico" Urrezko Domina Florentziako Biennale Internazionale dell Arte Contemporánea (1999) izenekoan.

Bilduma askotan aurki daitezke Alejandro Quincocesen lanak, esate baterako, Toledoko Arte Garaikidearen Museoan, Valdepeñaseko Udal Museoan, Errioxako Museoan, Bilboko Zezen Museoan, Errioxako Diputazio Autonomoan, Bizkaiko Foru Aldundian, Euskadiko Kutxako Bilduman edota Bilboko BBK kutxan.