Joxe Kerejeta Ataunen jaio zen 1897ko urriaren 15ean. 1986ko abuztuaren 6an hil zen.
MAnuel Mocoroa eta Jesús Iguain maisuen ikaslea izan zen, eta bere bizitzaren zatirik handiena organo-jotzaile gisa lan egin zuen -1922tik 1973ra bitartean- bai Ataunen, bai Villabonan, Zestoako bainuetxean, Errenterian, etab. Halaber, Ataungo Elizako parrokiako koruaren zuzendaria eta Ataungo Udaleko idazkaria izan zen. Bigarren Errepublikan hainbat lan argitaratu zituen El Pueblo Vasco egunkarian. Gerra Zibilarekin Udalean zuen postua uztera behartu zuten nazionalista izatea leporatuta, gerra ostean bere mekanografo postura itzuliz. Hil zenean, lan asko utzi zituen argitaratuta, eta beste hainbeste argitaratzeke.
- LEIÑENA P.: Querejeta, José. In Casares E. (zuz. ), Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. 8, orr. 1033). Madril: SGAE, 2001.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/QUE-02. Joxe Kerejeta (Ataun, 1897-1986) organo-jolea eta sortzailea: 2006ko abenduaren 23an, iluntzeko 6:30etan Ataungo San Martin Elizan [Kontzertu programa].