Dantza maisu gipuzkoarra, Ordizian 1868an jaioa eta Donostian 1947an hila.
José Antonio de Olanoren ikaslea eta, honen bitartez, Juan Ignacio de Iztuetaren tradizio koreografikoaren oinordekoa. Candido Pujanaren aita, "Goizaldi" taldearen sortzailea. Bere magisteritzaren bidez, Goiherrin aritutakoa batez ere, euskal dantzaren gorakada modernoaren oinarriak jarri zituen.