Errugbya

PUERTAS, Francisco

Errugbi jokalari gipuzkoarra, Lazkaon 1963an jaioa. Canoe taldeko kidea da, eta 23 aldiz izan da nazioarte mailan: Hong-Kong eta Australiako txapelketetan "zazpiko" selekzioan parte hartu du, baita Nazioarteko Federazioko kopan eta Eskozian, Zimbabwen eta Argentinan egindako biretan ere. Bere espezialitateko Gipuzkoako kirolari onena 1987an.