Futbola

PRIETO ARGARATE, Xabier

1983ko abuztuaren 29an Donostian jaiotako futbolaria. Barnealde eskuina da. Gaztetan iritsi zen Realera, Santo Tomas Lizeotik. 2002ko abuztuaren 31n egin zuen debuta Reala Brekin U.P.V- Real Sociedad B partidan (0-3). Bigarren taldearekin 48 partida jokatu zituen guztira, eta 8 gol lortu zituen. 2003ko irailaren 8an egin zuen debuta lehen taldearekin, Oviedo-Reala Errege Kopako partidan (1-2). Oraingoa, 06 / 07, bere hirugarren denboraldia da lehen talde txuri-urdinean. Orain arte -2007ko otsaila- 98 partida jokatu eta 15 gol sartu ditu. 21 urtez azpiko internazionala da Espainiako selekzioarekin. Euskadiko selekzioarekin hainbat topaketatan parte hartu du.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)