Kazetariak

Pradera Cortazar, Javier (1995ko bertsioa)

1937ko apirilaren 28an Donostian jaiotako idazle, editore eta kazetaria. Victor Pradera Larumberen biloba eta Juan Jose Pradera Ortegaren iloba. Juridiko militarra, gorputzetik bereizia. PCEko kidea (1964-65), 1965ean kanporatua. Behin baino gehiagotan espetxeratu zuten, eta bere amak Francoren aurrean bitartekari lanak egin zituen. Zuzendaria, editorialista eta "El País"-eko iritzi burua, 1979-86. Alianza Editorialeko zuzendari gerentea. Francisco Cerecedo Saria, 1984. "El Globo"-ko kolaboratzailea, 1987. Espasa-Calpeko "Austral" bildumaren zuzendaria. 1990ean, "Claves de Razón Práctica" pentsamendu eta humanitateen aldizkaria kaleratu zuen Bartzelonan, Fernando Savaterrekin batera.

Alberto Xabier MARTÍNEZ ARTOLA