Politikariak eta Kargu publikoak

Pozueta Mate, Francisco

Gipuzkoako politikari ospetsua, Zumarragan jaioa. EAJko kidea, 1976tik 1980ra Urretxu Zumarragako Udal Batzordeko presidentea izan zen. 1980tik, GBBko idazkaria eta Gipuzkoako EBBko kidea. 1982ko urriaren 28ko Hauteskunde Orokorretan senatari izan zen Gipuzkoan; 1986ko ekainaren 22an berrautatua izan zen.