Pintoreak

Pozo Garicano, Asunción del

Margolaria. 1962an Donostian jaioa.

Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn (1985), eta pintura- eta serigrafia-tailerretan parte hartu du Manuel Bello, R. Canogar eta Marta Cárdenas Artelekun (1989-90). "White Spirit" artista grafikoen kolektiboko kidea. 1984az geroztik, hainbat erakusketatan parte hartu du Donostian, Bilbon, Iruñean, Granadan eta Caceresen, baita Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait herritan ere. 1992an bakarka egin zituen erakusketak Suanceseko (Kantabria) Alas galerian. Grabatuaren Nazioarteko 17. Erakusketan parte hartu zuen Kanagawan (Japonia) (1992) eta Egiptoko Grabatuaren Nazioarteko I. Hirurtekoan (Kairo, 1993).