Abeslariak

Pozas, Ana

Donostiatik etorritako abeslari gazte honen musikazaletasunak gitarra bat hartzera eta bere kantuak konposatzera bultzatzen du. Zuzeneko emanaldiek izan duten arrakastak erraztu egin du Madrilgo diskoetxe batekin harremanetan jartzea; izan ere, Madrilgo diskoetxe horrek bere konposizioak egile-kantaren klabean argitaratzea erabaki du. Letra intimistak eta sozialki konprometituak labaintzen dira eztarri boteretsu eta sinesgarri batetik.

Diskografia: Bizitzen jarraitu (DRO, 2001).