Marinelak

Portuondo, Domingo

XVI. mendeko Bizkaiko marinela, Mundakan jaioa eta Rodrigo Portuondoren semea. Karlo I.aren zerbitzura guduan ari zela, Jayr-al-Din "Bizargorri" piratak harrapatu egin zuen Argeleko itsasertzean eta 1530ean zutoinean sartu zuten.