Arkitektoak

Ponte Picavea, Jose Antonio (1994ko bertsioa)

Arkitekto gipuzkoarra, 1903an Irunen jaioa eta 1969an hila. Gipuzkoako Etxebizitza Ministerioko zerbitzu teknikoen buru izan zen; Irungo zinegotzi eta alkateorde 1949tik 1955era. Kultur eta kirol jardueren sustatzailea, Real Union, Irungo Kasinoa eta Bidasoako Ehiztari eta Arrantzaleen Elkarteko presidentea izan zen behin baino gehiagotan.