Lexikoa

pleuritis

Herri-medikuntzaren arabera, berbena-belarrak ongi xehatu labanaz eta olio tanta batekin zartaginean frijitu behar dira; ondoren arrautza-zuringoa nahasi behar zaio tortilla gisako bat eginez. Ondoren apo-belarrak hartu eta horien gainera ateratzen da zartaginekoa; artean bero dagoela zapi batean zabaldu eta bizkarrean ezarri. Gau osoan eduki behar da horrela zapi edo xukadera batez lotuta.