Euskal jatorriko margolari eta eskultorea, Valentzian 1806an jaioa eta Madrilen 1871n hila.
Jose Piquer Monserrat eskultorearen semea zen. Elisabet II.aren ganbera-margolaria eta Karlos III.aren eta Isabel Katolikoaren aginduetako komendadorea izan zen. 1844an San Fernando Eskolako eskultura klaseko zuzendari izendatu zuten. Bere arte-estiloari dagokionez, bere lehen garaiko neoklasizismotik erromantizismo ez oparo eta oso errealistarantz eboluzionatu zuen.
Bere lan zabalaren artean aipa ditzakegu San Frantzisko Xabierkoa fedegabeei predikatzen, Jaime Konkistatzailea eta Santa Teresa Jesusena idazten. Berak eginak dira Tolosako (Gipuzkoa) Santa Maria elizako aldareetako San Inazio, San Antonio, San Juan eta San Joseren estatuak. Iruñeko Katedraleko klaustroan Francisco Espoz y Mina jeneralaren hilobia egin zuen 1855ean.
