Sendagileak

Pinatel, Pierre

Baionan (Lapurdi) 1873ko abuztuaren 19an jaiotako medikua. Pariseko Farmazia eta Medikuntza Fakultatean 1901ean Des Lésions de l'estomac consécutives au traumatisme par contusion doktore tesiarekin graduatutakoa. Bere jaioterrian lan egin zuen. Haurtzaroko Mediku Ikuskatzailea izana. 1908ko maiatzaren 3 eta 10eko udal hauteskundeetan "Liste Républicaine et des Intérêts bayonnais"ekin hautatutako Baionako Zinegotzia ere izan zen.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).