Antzerki zuzendari eta idazle garaikidea, Salamancan 1955eko irailaren 21ean jaioa.
Ingeles eta Frantses Filologian lizentziatua Salamancako Unibertsitatean; Batxilergoko irakasle agregatua. Errenteriako Institutuan irakaskuntzan arituz, 1979ko azaroan "Atelier" izeneko lehen antzerki taldea sortu zuen Gipuzkoako hiribilduan, 1988ko urtarrilean "Ur" talde bilakatuko zena. 1992ko azaroan "Asociación de Director Españoles" izenekoaren zuzendaritza onenaren saria jaso zuen eta 1993ko irailean, Kairoko Jaialdikoa; 1993ko uztailean, "Fura des Baus" lanarekin batera, Antzerki Sari Nazionala jaso zuen. Bere lanez gain, Moliére, Ionesco, Beckett, Courteline, Pinter, Strindberg, Von Kleist, Voltaire, García Pinturas edo Shakespeare bezalako egileen lanak ere muntatu ditu, eta haien Sueño de una noche de verano lana -Helena Pimenta beraren arabera- bere antzerki-ibilbide osoaren laburbilduma da.