Musikaria eta organista. Tolosan jaio zen 1927an, eta Madrilen hil zen 1997an.
Musika ikasketak Gasteizen eta Donostian egin zituen, Mocoroa eta Jesus Guridiren ikasle zela, eta Madrilgo kontserbatorioan organo karreraren lehen saria lortu zuen. Parisen zabaldu zituen musika ikasketak.
1950ean Zumarragako parrokiaren titularra izan zen, eta 1961ean Luis Urteagaren ordez Donostiako San Vicenteko organoan aritu zen. 1983an Madrilgo unibertsitate parrokiako organista zen eta Madrilgo Errege Kontserbatorioko solfeo katedraduna.
Nazioarteko hainbat sari jaso ditu, eta, batzuetan, Francisco de Araolazaren izena erabiliz, Pakearen Erregiña, Izazkun'go Ama Koroitu zaneko XXV garren urterako egindako meza, Gai gregoriano bati buruzko bariazioak, Abulense, Ebur ezearen kea eta Musikaren hizkuntza lan didaktikoa idatzi ditu, besteak beste.
