Filologoak

Pikabea Torrano, Josu

1958an Donostian jaiotako filologoa.

1982tik institutuko irakaslea. F.-ren lanaren edizioa prestatu zuen. Laphitz Bi saindu heskualdunen bizia (Euskal Editoreen Elkartea, 1986). 1993an bere doktore-tesia argitaratu zuen, lapurtera euskalkiaren bilakaerari buruzkoa, Lapurtera idazkitik (XVII-XIX). Urrats baten bilakaera (Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993). 1994an Euskara Guztiok (Alberdania) argitaratu zuen, XX. mendearen aurreko euskalki guztietan idatzitako testuen aukeraketa bat.