Pilota

PIEROLA ECHAVARRI, Elias

Pierola. Pilotari nafarra, 1944an Almandozen jaioa. Hainbat denboralditan Nafarroako Federazioaren koloreak defendatu ondoren, Urretxun (Gipuzkoa) egin zen profesional 1965ean, Soroa «aitabitxi» izatetik eramanda. 1978an, Maíz II.arekin batera, Espainiako eskuz binakako txapeldun izendatu zen, Retegui I eta Aldazabalen aurka jokatuta, Donostiako Anoeta pilotalekuan.