Erlijiosoa, musikaria. Seguran (Gipuzkoa) jaio zen, 1769ko otsailaren 13an, eta Buenos Airesen hil 1843ko irailaren 11n.
1783an iritsi zen Argentinara, eta 1784an Juan Bautista Goiburu osabak zuzentzen zuen Argentinako hiriburuko seminarioan sartu zen; 1796an apaiz ordenatu zuten. Juan Pedro Esnaola piano-jolearen osaba ere izan zen, eta Picasarrik idatzitako La gloria de Buenos Aires abestiarekin aurkeztu zen jendaurrean. Medrano gotzainak elizetan Juan Manuel de Rosas diktadorearen erretratua jartzeko zuen prestutasunaren aurka egin zuen. Gogoangarria izan zen Buenos Airesen 1817an emandako kontzertu handia, 16 musikariz osatutako orkestra bat zuzentzen. Urte batzuk geroago, 1822an, Elkarte Filarmonikoa sortu zuen.
- ERESBIL: Agintarien datu-basea