Kazetariak

Petxarroman, Iñaki

1973an Donostian (Gipuzkoa) jaiotako kazetaria, txikitatik Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bizi dena.

Euskaldunon Egunkaria egunkariko erredaktore, Nafarroa: iragana eta geroa (Txalaparta, 2000) liburua idatzi du. Nafarroako egungo korronte politiko ezberdinetako protagonistekin elkarrizketa ugari egin ondoren, Nafarroaren eta Euskal Herriko beste lurraldeen arteko harremanen iragana, egungo egoera eta etorkizuneko ikuspegiak deskribatzen ditu.