Pintoreak

Pérez Ochoa, María Pilar

1940an Donostian jaiotako margolari gipuzkoarra.

Batez ere paisaiari eta erretratuari eskainia. Madrilen bizi izan zen, eta marrazten eta margotzen ikasi zuen Eduardo Peñaren eskutik. Ondoren, bere margolanak erakusten hasi zen, Madrilen bi erakusketa eta Donostian beste bi eginez, laurak banakakoak. Coruñan, Gasteizen eta Sevillan ere parte hartu du, eta dominak eta beste sari batzuk irabazi ditu. Greco, Goya eta Sorolla dira bere margolari gustukoenak. Argia eta kolore biziak ditu bereizgarri. Bere lanen artean, Danzantes izenekoa nabarmentzen da.