Futbola

PÉREZ FLORENTINO, Álvaro

1975eko urriaren 13an Donostian jaiotako futbolaria. Aurrelaria. 1991n iritsi zen Athleticera, jubenil mailan. Hiru denboraldi filialean eman ondoren, lehen talde zuri-gorrira jauzi egin zuen 96 / 97 denboraldian, Ligako partida bat eta Errege Kopako hiru jokatu baitzituen. Bere debuta azken txapelketa honetan izan zen, 1996ko azaroaren 6an, Zalla-Athletic partidan (0-3). 1997ko urtarrilaren 26an estreinatu zen Lehen Mailan, Athletic-Hercules partidan (5-0). Kopan gola sartzea lortu zuen. Hurrengo denboraldian, bigarren taldean sartu zen berriro, eta 1998an Aurrera de Vitoria taldean jokatu zuen, zeinaren kamiseta bost urtez defendatu baitzuen.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)