1942an Martzillan jaiotako margolari eta marrazkilari nafarra.
Autodidakta. Sentikortasun fineko eta etengabeko bilakaerako artista. Bilboko, Tafallako, Zarauzko, Martzillako eta Aginagako hainbat lehiaketa eta erakusketa kolektibotan hartu du parte, eta arrakasta handia izan du. Bere lan ugari eta askotarikoen artean, erretratua, natura hila, paisaia, konposizioa eta murala, estatuko eta atzerriko bilduma partikularretan banatua, salbuespen gisa, bere Jesusen Bataioa agertzen da Martzillako San Bartolome parrokia-eliza berriko bataiategian. Zarautzen (Gipuzkoa) du estudioa eta hainbat argitaletxerentzat egiten du lan liburu garrantzitsu eta kulturalen ilustrazioan.
