Ingeniariak

Pérez Elgarresta, José

Ehungintza ingeniaria. Errenterian (Gipuzkoa) jaio zen 1882ko apirilaren 2an eta Buenos Airesen hil zen 1951n.

Rubeaux-eko eskolan diplomatua (Frantzia). Argentinako hiriburuan Argentinako Ehungintza Eskola sortu zuen. Bere jaioterriaz maitemindurik, tarte libreetan Euzkadiko Gobernuaren Ordezkaritzari laguntzen eman zituen bere ahalegin guztiak. Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeko bazkide, Buenos Aireseko Euzko Txokoa Euskal Etxearen eta Lagun Onak Abesbatzaren sortzaile eta presidente izan zen zenbait urtez.