Nafarroako arkitektoa. Cascante del Ríon (Teruel) sortu zen 1650 urtean eta Valentzian hil zen 1707 urtean, bertara bizitzera joan ostean alegia.
Italian denbora luzez lan egin zuen eta horrek eragina izan zuen bere estiloan. Bere lanen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruzafako parrokiako kupula, San Bartolome dorrea, San Agustin eliza eta Merkatuko San Juan plazako iturria, denak ere Valentzian.
