Instrumentugilea

Peñafiel Saldías, Florentino

Varean (Errioxa) jaio zen 1917an. 1999an hil zen.

Oso gaztea zela, Tolosan (Gipuzkoa) kokatu zuen familia, eta Ignacio Mocoroaren ikaslea izan zen bertan. 1928an Tolosako Udal Bandan sartu zen; 1941ean Donostiako Radio orkestrako fliskornoa izan zen eta, ondoren, Gipuzkoako hiriburuko Kontserbatorioko metal irakaslea. Bandarako hainbat lan idatzi zituen, jotak, pasodobleak, polkak eta habanerak kasu, gehienak Tolosako bandak estreinatuak.