Kazetaria. 1917an Donostian jaioa, 2005ean hiri berean hila.
Zuzenbidean lizentziatua, 1946an El Correo Español-El Pueblo Vasco-ren erredakzioan sartu zen, 1952ra arte erredakzio buru izan zelarik, baita behin-behineko zuzendaritza ere (1951). 1937tik 1946ra La Voz de Españako erredaktore-burua izan zen. 1952an El Diario Vasco zuzendu zuen 1982ra arte. Erretiroa hartu ondoren, El Diario Vasco egunkariarekin kolaboratzen jarraitu zuen 2003ra arte, "Koxkas" zutabearekin, non Donostiaren iraganeko pasarte txikiak biltzen zituen.
