Arkitekto gipuzkoar garaikidea, Oñatin 1926an jaioa. 1959an Madrilgo Arkitektura Eskolan titulatu ondoren, Espainiako hiriburuko Carlos Miguel eta Bartzelonako Oriol Bohígas eskoletan lan egiten du. Arkitekturako "Aizpurua" saria jaso zuen, eta Gasteizko San Frantzisko parrokiaren egilea da (1970), baita Gipuzkoako eta Bizkaiko eraikuntza partikular askoren egilea ere. Era berean, lan eta birmoldaketa urbanistiko garrantzitsuak egin zituen, hala nola, Donostiako Trinitate plaza eta, Eduardo Chillidarekin batera, Gasteizko Foruen plaza eta Donostiako "Haizearen Orrazia". Bartzelonako eta Lleidako España Industrial plazen birmoldaketen egilea da, baita Errenteriako (Gipuzkoa) Zumardia birmoldatzeko proiektuarena ere. Donostiako Arkitektura Eskolako irakasle eta zuzendari, 1992ko Bartzelonako Olinpiadarako obren Batzorde Tekniko Kalifikatzaileko kide izan zen. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Emeritu izendatua, 1992ko urtarrilaren 7an eta 1991ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin. Luis Peña Ganchegui Donostian hil zen, 2009ko apirilaren 2an, 83 urte zituela.
