Mendizale gipuzkoarra, 1907an Tolosan jaioa. 1925ean hasi zen mendizaletasunean, eta data horretatik 1936ra bitartean Euskal Herriko mendi guztiak eta Pirinioetako interesgarriena zeharkatu zituen. 1953an 4 Katedralen ibilbidea egin zuen: Euskal Herriko itzulia mendiz, 4 egunetan Bilbo-Donostia-Iruña-Gasteiz-Bilbo lotuz. 1964an igo zen lehen aldiz Cervino mendira (1975ean errepikatu zuen) eta Mont Blanc mendira (zazpi aldiz igo zen). 1968an Kilimanjarora igo zen, eta hau ere errepikatuko du. 1973an, Aconcagua mendia igotzen saiatu zen lehen euskal mendizalea izan zen. Ez zen gailurrera iritsi, alpinista frantses baten bizia salbatzeagatik. Ondoren, uztaila Alpeetan igarotzen du eta iraila Pirinioetan. 79 urterekin 42 pultsazio ditu eta esfortzuaren ondoren errekuperazio miresgarria. Erref. "Pyrenaica", n. 143 (1986). 1992ko irailean hirugarren aldiz igo zen Kilimanjarora.