Pintorea. Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen 1961ean.
Gasteizko (Araba) Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen arte ikasketak, eta Parisen zabaldu zituen 1982-84an. Besteak beste, Deban, Legazpin, Errenetrian, Zumarragan, Hernanin, Santurtzin, Zalduondon, Bergaran, Beasainen, Arrasaten, Gasteizen eta Donostian egin ditu erakusketak, bakarka zein taldeka. Gipuzkoako hiriburuko Artista Berrien Lehiaketarako hautatua izan zen 1984, 1986 eta 1987ko edizioetan. 1982an Donostiako Arte Ederren Lehiaketan, 1983an Santurtziko (Bizkaia) Pintura Lehiaketan eta 1986an Zornotzako (Bizkaia) Euskal Artearen Biurtekoan lehen sariak lortu zituen.
