Ramon Barearen zuzendaritzapeko Jose Maria Lararen 1998ko ekoizpena. Luzemetraiari dagokion eremuan aktore bezala, bai zinean eta baita antzerkian ere ibilbide sendoa duen eta gainera Adiós, Toby, adiós (1995) o Muerto de amor (1996) bezalako lanei esker euskal laburmetraiagilerik garrantzitsuenetariko bat bezala agertu zen Barearen estreinaldia ekarri zuen.
Film honen oinarria Euskal Herrian izan zituen antzezpenetan arrakasta handia lortu zuen Bareak berak arinago idatzi eta zuzendutako antzerki lanean datza. Zuzendari bilbotarrak, arrisku handia bereganatuz, lana pantailara eramaterakoan aktore-zerrenda berbera mantentzea erabaki zuen, jendartea hasiera hasieratik irabazteko aurpegi ezagunak kontratatzeko baliabide erraza alde batera utziz. Eta apustuan erabat asmatu zuen, Elena Irureta, Aitzpea Goenaga, Loli Astoreka eta Ane Gabarain eurei dagozkien zereginetan itzel daudelako. Pecata minuta lau klausurako lekaimek euren itxialdia bertan behera utzi eta inguruan duten mundura hurbiltzeko nahia kontatzen digun berrogeita hamarreko hamarkadako italiar zineari keinuak egiten dizkion komedia bat da. Horrela, bada, komentutik ihes egin ahal izateko tunel bat eraikitzeari ekiten diote. Zentzu horretan ea ihesaldi-generoaren ukitua duen filma dugu. Izatez, Francisco Marinero kritikoak, filma "kontzentrazio-esparrua"ren generora atxiki zuen, korapiloan komentuko aginteen arteko lehia zegoela adieraztean priorearen eta prioreordearen arteko erlijio-erakundearen modernizazioa edo modernizaziorik ezagatiko borrokaldiaz arituz.
Edozein kasutan filmaren eragingarririk gorena Bareak lau lekaime butroetarren nortasun desberdinak aurka jartzean adierazten duen talentu komikoan datza. Umore txarreko eta atsogizon Elena Irureta, talde-liderra da. Aitzpea Goenaga ea beti dabil etengabeko iluminazio-egoeran. Ane Gabarain isilpean Hollywoodeko izarrekin amestu eta Marisolengatik mirespen berezia nabaritzen duen lekaime txepel bat da. Azkenik, Loli Astorekak amatasunagatiko obsesio-gaixotia sentitzen du eta bere burua zentzu horretan ez da errealitatea ametsetatik bereizteko gai. Film guztiak bere protagonisten garbitasun txepelari bikain egokitzen zaion umore naifa dario. Pecata Minuta Donostiako Zinemaldian Zabaltegi atalean aurkeztu zen. Ramon Bareak bere proposamen dibertigarriaz Alcala de Henaresko Zinemaldian Jendartearen Sari Berezia, Peñiscolako Nazioarteko Komedia-Zinemaldiko XI. Edizioan Opera Primarik Hoberenari Calabuch Saria (1999), Cadizko Zinemaldi Atlantikoan Jendartearen saria edo 1999an Santanderko Zinemaldian Zuzendari Berriari Noray Saria bezalako batzuk jaso zituen. Elena Iruretak Alcala de Henaresgo Zinemaldian Interpretaziorik Hoberenari Saria irabazi zuen. Anekdota lez jaialdi honetako epaimahaiak, agian Bareak aurkeztutako proposamen barre-eragilearekin ez gozakaizteko, Elena Iruretari bere pertsonaiaren ezaugarriak gogoan hartuz, Gizonezkoen Interpretaziorik Hoberenari Saria ematea aztertu zuen.
- Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
- Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 272 orr.
- Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
- Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
- Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.
