Farmazialariak

Payotte, Joseph

1873ko martxoaren 7an jaio zen Pauen eta Miarritzen (Lapurdin) aritu zen farmazeutiko gisa. 1899ko apirilaren 28an Tolosako (Frantzia) Medikuntza eta Farmazia Fakultatean graduatu zen. 1895-96 bitartean "Lauréat de chimie" izan zen; eta medikuntzako materialen prestatzaile 1896, 1897 eta 1898an.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).