Pastoralak

Pastorala

Antzezpenaren egitura,  kodetuta dauden elementu multzo baten, iturri-narratiboko argumentu hariaren garapenean oinarritzen da.

  1. Eszenategia oholtza soil bat da. Atzealdean trenkada edo errezela zeinetan kokatzen den, ikusleen aldetik begiratuta, sarrera atea (edo zehazki eszenategirako “irteera”) kristauena eskumara eta turkoena ezkerretara. Azken honek bere gainean deabrua irudikatzen duen panpin bat dauka eta turkoak edo deabruak irten eta sartzen direnean, mugitzen da. Zenbait eskuizkribuen eszenarako aginduen (3) arabera batzuetan hirugarren ate bat ere egon zen erdialdean, mundu jainkotiarra, batez ere aingeruak, adierazten zuten pertsonaiak erabiltzen zutena, antza denez egungo pastoraletan beharrezkoa bihurtu dena. Esandako trenkadaren gainean musikoen lekua dago. Eskuizkribu batzuetan jasota dago bi teatro zeudela, bat nagusia eta bestea txikiagoa edo osagarria, zeinetan antzeztu lirateke lanaren bigarren mailako zatiak. Gertakari honek antzerkigintzaren  sinplifikazio jarraikiaren teoria indartzen du, Erdi Ariko Misterioren antzezpen motatik abiatuta.

Musika instrumentala guztia salterioa edo ttunttuna, atabala eta Zuberoakoa txirula edo xirula besterik ez ziren. Geroago haizeko beste instrumentuak sartu ziren. Bere lan nagusiena gertakizunen iragotze uneak markatzea da antzezpenaren jarraipena mantenduz, deabruen dantzan lagundu  eta koroetan tartekatzeaz gain. Oro har, hauek  elizako himnoak ziren, nahiz eta batzuetan zenbait eskuizkribuetan gairekin zerikusia duten hitzak topatzen ditugun. Hitzaurretan eta epilogoetan “prologeur” edo “pheredikari” pertsonaiak abestutako bertsuak tartekatzen dira.

  1. Testua errezitatzea, neurri finko gabeko eta arautik kanpoko errimadun laudun nagusiko amaigabeko segida, bi melodia desberdinetan modulatuko  doinu monotonoan ahoskatzen da: bata pertsonaia gehienak erabiltzen dutena eta hitzaurre, epilogo eta ainguren koroari dagokiena. Lehenengoa xumea da eta dirudienez bere erabileraren zergati nagusiena nemoteknia da. Bigarrenak, doinu aldaketa gehiago dituena, XV. mendekoa da Henri Gavel dionez. Georges Hérellek, beste alde, pastoraleko errezitatzea Erdi Aroko eliz antzezpeneko bertsokerarekin aldentzen du, bere ustetan (pastoralaren) jatorri ziurrena. Garrantzizkoa da baita ere Manuel Lekuonaren iritzia musika, dantza eta olerkaritzaren (mugimenduzko hiri arte ederrak) sintesiaren aurren gaudela diona. Izan ere, pertsonaiak, bere artean desberdintzen dituen mugimendu kode baten barruan, abesten dituzte estrofak: neurrizkoak eta galantak kristauenak  eta azkarrak eta nahasiak turkoenak. Ordea, koroaren betekizuna eta Sofoklesen tragediekin ezartzen duen lotura, oso zalantzagarria da.
  2. Pertsonaiak, aukeratutako iturriaren menpe badaude ere zuzenean, kodetuak daude baita ere. Berez  mutilek antzeztu zituzten, naiz eta ziurretik badakigu zenbait pastoralen antzezpenak neskek soilik egin zituztela, XIX. mendearen amaieratik eta egungo antzezpenetan elkarrekin jarduten dute. Orokorrean esan daiteke ez dituztela banakako aiurriak aurkezten psikologia edo jarrera zehatzerekin. Muturreraino estereotipatuak daude jokatu behar duten rolaren arabera, kristauen aldean ote dauden edo turkoenean. Izaera hieratikoa  eta inolako emozio adierazpen eza izango lirateke ezaugarri arrunt nabarmenenak. Numenen mundukoak dira aingeruak, oro har mutikoak, satanak (bere zeregina ikuslea entretenitzea da, dantzatuz edo gertakizunari atxikitutako atsedenaldietan parte hartuz hizkuntza traketsarekin, beti bere nagusiaren, Satan edo Luzifer, agindupean) eta Jainko ber-bera, batzuetan errezelaren atzetik hitz egiten duena eta ez dena sekulan gorpuztua aurkezten. Betidanik  kristauak, egokitutako lanaren pertsonaia positiboak izan ohi dira.

Bere artean lanari izena ematen dion “sujet” edo pertsonaia nagusiena nabarmentzen da. Errege, santu, elezaharretako heroia, Bibliako edo historiako pertsonaia bat izaten da. Testu gehiena errezitatzen duena da eta bere bizitza antzezpenaren ardatza da, beti ere bere jarraitzailez, lagunez edo menpekoez inguratua. Hauetan taldekatzen dira betiko gizarteko hiru estaduak: gerlariak, nekazariak eta apezgoa. Gehienetan, nahiz ez izan horrela egokitutako testuan, bere bizitza osoa antzezten da, bere jaiotzatik heriotza arte, gertakari eredugarrietan tematuz. Turkiarrak, kristauak berak baino estereotipatuagoak daude, horrelakorik albait da ere. Gaizkiaren karikatura dira, azken finean harrokeria irrigarri uzteko modu eredugarria da. Etsaiek baino jarrera aldakorragoa eta ez hain zurrunarekin, batzuetan Satanek eta bere jarraitzaileak lagunduta, harroputz eta ahobero moduan aurkezten zaizkigu. Azken finean kristau alderdiaren bertsio hondatua eta isekatua dira eta, aukeratutako gaien arabera, fedegabeak, paganoak, ingelesak, espainiar eta abarren irudikatzeak izan daiteke. Eskuizkribu batzuetan beste pertsonaia osagarriak agertzen dira: erraldoia eta borreroa, turkiarren aldean eta eskaleak, kristauenean.

Pastoral modernoetan eszenategian ikus ditzakegu “triate andere” edo “zerbitzariak” erabiltzen diren osagarri urriak jartzeko eta kentzeko lana duten emakumeak eta, bere inguruan, eszenatokiko “gardak”, armadun gizonak, ikusleei isiltasuna eta begirunea eskatzeaz gain gatazka eszenetan bere eskopetekin tiro egiten dutenak. Janzkera, antzezle nagusien burukoak nabarmentzen diren honetan, zeharo kodetua dago zenbait kasuetan, adibide satanekin gertatzen den  bezala. Hala ere, kontuan hartuta ditugun datu urriak (libretoen alboko agindu eskasak ez digute horretaz ezer esaten) esan dezakegun bakarra zera da aukeratutako garaikoa imitatzen saiatzen zirela, ahal zen neurrian, nagusitu zelarik, batez ere bigarren mailako pertsonaietan, XIX. mendeko desfile militarrena. Hala ere, badakigu XVIII. mendeko antzezpenetan maskarak erabiltzen zirela, Peilleni zor diogun datua (zeinek Jusef Egiategi pentsalari zuberoarraren lanak ikertzerakoan aurkitu zuen) eta berriro ere frogatzen duena generoan gertatutako aldaketak.

  1. Gertakari dramatikoa “errejent” edo “pastoralier” deitutakoak zuzentzen du. Betiko pastoralean, eskuizkributako kaiera edo libretoa egilea zen eta gainera gaur egun eszena zuzendaria deituko genukeena. Eman behar zen lehen pausoa antzezleak topatzea zen, hemezortzi eta hogeita hamarren artean gutxi gorabehera. Gero jatorrizko testuaren egokitzapena egin behar zen, hau da, liburuaren irakurketa, haien iritzian antzeztea merezi zuten zati egokiak edo aproposak aukeratuz. Modu honetan milatik  bi mila arteko bertso saila osatzen ziren, zeintzuen errezitatzeak zazpi edo zortzi orduko iraupena izan zezakeen. Azkenean hitzaurrea eta epilogoa konposatzen ziren eta probak hasten ziren. Tradiziozko antzezpenean ez dago inolako zatiketarik  eszena edo ekitaldietan ezta ez dira mantentzen hiru unitateak, denbora, tokia eta historia.

Beraz, ezin dira erabili teatro klasikoaren arauak pastoralak ikertzeko. Hitzaurrera, laurogei edo ehun bertso artean izaten zituena, ikusleei egiten zitzaien agurra, gaiaren aurkezpena, gaiaren laburpena eta antzezleen etorreraren iragarpenaz osatuta zegoen. Epilogoan ikusleei bere arreta eskertzen zitzaien, barkazioa eskatzen zen egindako akatsengatik, gaia laburki azaltzen zen lanaren mezu morala azpimarratuz eta ikusleei dantza egitera gonbidatuz amaitzen zen. Antzezpena berak, batez beste, egun bat irauten zuen, nahiz eta, hainbat eskuizkribuetan esaten denez bi egunetara luza zitekeen, horrelakoetan behar adina hitzaurre eta epilogo gehitzen zitzaien. Lanaren garapena, beti ere aukeratutako iturriaren arabera, kodetutako pasarte segida baten arabera ematen zen, honela aipatu ditzakegunak: antzezleen etorrera, eszenategira irteerak, gatazkak eta satanen gaiztakeriak (beharrezkoak  bihurtuko diren osagaiak naiz eta argudioan ezinbestekoak ez izan), garaipenak, porrotak, bahiketak, ihesaldiak, zigorrak, desafioak eta heriotzak. Gainera, aitatu beharko lirateke pastoralaren mezu morala sendotzen duten beste pasarte paraliturgikoak: bataioak, ezkontzak, mirakuluak, berpizkundeak, eta abar…