Sendagileak

Paramo Salinas, Jose

XIX. mendeko mediku burgostarra, Gasteizen bizi izan zen. 1888an hil zen.

Gasteizko Ateneoko Zientzia Ataleko lehen lehendakaria izana. Gerónimo Roure eta Claudio Claramuntekin batera txosten bat idatzi eta Arabako Osasun Lurralde-Batzordean aurkeztu zuen 1876ko irailaren 20ko batzarrean, geroztik "El Ateneo"ko IV. alean argitaratua. Honako lanaren egilea da: Memoria histórico-científica del agua sulfurosa sódica de Zuazo de Cuartango (Alava), Bartzelona, 1882.