Sendagileak

Paramo, Ignacio

Iruñako zirujaua, 1796. urtean bere jarduera profesionalean neurria gainditu izanagatik Protomedikuaren aurrean salatua izan zen Idoatek Rincones... [I. Lib., 99 eta 100 orr.] idazlanean adierazten duen bezala. Izatez azaleko minbizia sugegorrien salda izena ematen zion edabe bat emanez osatzen saiatu zen. Beste mediku batzuk emaitza onik gabe tratatutako gaixo batzuk osatzea lortu zuen. Farmazialariak salatu egin zuten, botika mota guztiak saldu eta prestatzerakoan eurak zutela eskumen bakarra adieraziz. Paramok Gorteetan babesa aurkitu zuen, baina 25 librako ezarri zitzaion isun bat zela eta, oraindik 1804an Protomedikuaren aurkako auzian jarraitzen zuen.