Medikua, Baionan (Saint-Espirit) 1869ko urtarrilaren 3an jaioa.
"Ambulances urbaines de Bordeaux"eko barneko bezala eta Burdeoseko eguneko bezala jardun izan zuen. 1895ean Pariseko Farmazia eta Medikuntza Fakultatean Contribution à l'étude de la balnéothérapie froide chez les enfants izenburudun doktore tesiarekin graduatu zen. "Compagnie de chemins de fer du Midi" izeneko "Bureau de bienfaisance"aren mediku bezala bere jaioterrian aritu zen lanean. Halaber, eskoletako ikuskatzailea, kantoiko ordezkaria, Behe Pirinioetako prefektuak izendatutako laguntzailea, hiriburuko ipar-ekialdeko kantoiko txertatzaile-komisarioa eta "Commission d'examen des coffres de médicaments de la marine marchande"eko kidea izan zen.
Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).
