1727ko urriaren 5ean Oñatin (Gipuzkoa) jaiotako misiolaria. 1743ko azaroaren 28an Arantzazuko frantziskotarren komentuan sartu zen eta bertan Teologia ikasi zuen. Apaiz ordenatu ondoren, Tolosakora pasa zen. Hiru liburu eta eskuizkribu utzi zituen inprimaturik, bi sermoi-liburuki eta zenbait Garizuma, Mariaren esklaboentzako konstituzioak, eta Lege laburrak, misioetako jokabidea doitzeko. 1804ko urriaren 14an hil zen.Erref. Antonio Pérez Goyena: Bibliografía navarra, Burgos, 1952.
