Musikariak

Palacios Jorge, Fernando

1952ko urriaren 13an Castejonen jaiotako musika-pedagogoa, konpositorea, irakaslea eta interpretatzailea.

Madrileko Musikako Goi-mailako Kontserbatorioan ikasi zuen eta laister interesatu zen musikaren pedagogian.

Agian hau izango da bere alderdirik ezagunena, bereziki haur eta gazteei zuzendua dagoena. Zenbait hizkuntzetara itzulita dagoen La mota de polvo bezalako ipuian irudikatzen da pedagogia hori. Konpositore bezala planteamentu ludiko eta heterodoxoak eginez nabarmendu da, agian musika esanguratsuena plastikozko belarri-tutuetarako eginiko musika delarik, batez ere Plásticos Palacios taldearentzat eginikoa. Alfonso X el Sabio aintzinako musika jotzen zuen taldearen kide izan zen eta telebista eta irratian musikaren pedagogia eta hedatzean lan zabala egin du. 2008an Espainiako Irrati Nazionalaren Irrati Klasikoaren zuzendari izendatu zuten.

  • CURESES, Marta y MEDINA, Ángel: "Palacios Jorge, Fernando". Non: CASARES, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 8 t., 382-3 orr.
  • GAGO, Luis Carlos: "Palacios, Fernando". Non: Oxford music online.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.