Politikariak eta Kargu publikoak

Pagola, Manex

Manex Pagola (Landibarre, Nafarroa Beherea, 1941eko ekainaren 28a - Baiona, 2018ko ekainaren 7a) idazle, abeslari eta politikaria izan zen. Bordele III Unibertsitatean antropologian doktoratu zen 1996an, eta ohorezko euskaltzaina zen. Besteak beste, Azken dantza eta Urtxintxak abestiak bereak ziren, Pantxoa eta Peio kantariek bereziki ezagun egin zituztenak; baina, guztira, 100 baino gehiago dira berak sortutako kantuak.[1] Baionako Euskal Museoko zuzendariorde izan zen. Seaskan, Gure Irratian, Elkarren eta Euskal Herriko Artistak elkartean parte hartu zuen. Politikan hasieran Enbata mugimenduan, eta, ondotik, luzaz Eusko Alkartasuna alderdiko Ipar Euskal Herriko arduradun izan zen.

Infomazio gehiago Wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Manex_Pagola