Medikua eta filantropo gipuzkoarra Argentinan, Amezketan 1828an jaioa eta 1900 hila.
Gasteizen eta Oñatin ikasi ondoren Madrilera aldatu zen. Argentinara joanez, Gualeguay-n, Entre-Rios izeneko lurraldean ezarri zen. Baztanga-izurrite asko arrakastaz tratatu zituen, difteriarekiko tratamendua burni-percloruroarekin garatuz. Entre-Rios lurraldeko osasun-ordezkaria izan zen eta esparru horretan ongintzarako ospitale bat sortu zuen.
