Elorrion (Bizkaia) jaiotako otorrinolaringologoa. 1979an hil zen.
Igualatorio Medico Quirurgico-ren sortzaileetariko bat eta Bilboko Mediku-Zientzien Akademiako Idazkaria izan zen.
Igualatorioko Urrezko Domina jaso zuen eta gorago aipatutako Akademiako ohorezko kidea izan zen. Lehiaketaz Santa Marinako Erietxean eta Ledoko kontsultategian zerbitzua izan zuen Birika-minaren aurkako Nazio Patronatuko otorrinolaringologo postua lortu zuen. Bere prestakuntza intelektualak Euskal Herriaren Errege Sozietate Baskongatuko kide eta 1969-70 biurtekoan zehar bere zuzendari izendatua izatera eraman zuen. Bestalde Bilboko Ateneoko eta Hispaniar Kulturako Institutu Baskongadoko Kide ere izan zen. Bizkaiko Historia Ikerketetarako Zentroa sortu zuen bere lehendakaria izanez. Honako liburu hauen egilea dugu: Medicina en la Ilustración y los Amigos del País (1964); Matrícula y padrón de los caballeros Hijosdalgo de esta muy noble y muy leal villa de Helorrio (1575-1831); y La villa de Elorrio, Bilbao, 1979. Halaber kultura erakunde askotako kidea izan zen. Hizlaria, artikulu eta hitzaurreen egile izan zen.
