Idazle gipuzkoarra, Alegian 1914an jaioa. Apaiza, Erroman egin zituen ikasketak. Eibarko "Nuestra Señora de Arrate" ariketa-etxeko zuzendaria. 1955ean La Voz del Amigo argitaratu zuen gaztelaniaz, Gasteizen; 1966an Arabako hiriburuan bertan, Arrate'ko Amaren Altzotik argitaratu zuen. Cardaberaz eta El Díaren euskarazko kolaboratzailea.