Futbola

OYARZABAL ERRO, Jose Francisco

Gipuzkoako futbolaria, Hernanin jaio zen 1951ko martxoaren 4an. Realera pasa zen, Sansen jokatu ondoren, 1971-72 denboraldian. Bakarkako teknika bikaina zuen eta jokoaren sortzailea izan zen zelaiaren erdigunean, eta ezaugarri horiek eraman zuten 23 urtez azpiko nazio-multzoan lau aldiz hautatua izatera. Bere kirol ibilbidea eten zuen ezker belaunean osteokondritisa zuelako.