Pintorea. Olaberrian jaio zen, 1912an, eta ez dakigu noiz hil zen.
Sei urte zituenetik hasi zen margotzen, modu autodidaktan. Hiru urtez irakasle andaluziar batekin ikasi zuen Beasainen, eta geroago Ignacio Zuloaga margolariaren lezioak jaso zituen, 1941-1942 urteen artean. 1941ean Donostiako Artista Berrien Erakusketan parte hartu zuen, koadro bilduma batekin.