Sendagileak

Oyarbide, José Roque

Euskal jatorridun medikua, bere lanbide guztia La Habanan (Kuba) garatu zuen, bertako Unibertsitatean lehendabizi Prima katedra lehiaketa bitartez 1777an eskuratuz eta 1780an Metodoarena. Orduan jaso zituen lizentziatu eta doktore graduak. Geroztik, 1787an, Protomedikuntzaren fiskaltza lortu zuen, eta Goi Epaitegi horretako buru izan zen XIX mendearen bigarren erdian bere heriotza izan zenera arte.